XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

atzerritarren sarbidea, beraz, eskaera onartzen zaien baldintzapean gertatzen da.

Lehen aipatu den 1991ko apirilaren 9ko ez-legezko Proposamenean jasotako adierazpenen ondorioa da neurri hori; izan ere, proposamen horretan honela esaten zen:

errefuxiatu politikoak babesteko sistema ahultzen ari da, etorkin ekonomikoen eskaerak hainbeste dira, ezen eskaera pilo horrek zaildu eta oztopatu egiten baitu etorkin politikoen eskaerak bideratzea; gainera, hori izan da etorkin ekonomikoek gehienbat erabili duten bidea gure herrialdean ez-legezko moduan sartzeko.

Bestalde, erreforma hau bat dator Errefuxiatuen aldeko Nazio Batuetako Goi-Komisarioaren programaren Batzorde Beterazlearen 30. ebazpenarekin;

ebazpen horren arabera oso egokia izango litzateke, errefuxiatuaren estatutua zehazteko, nazio bakoitzaren prozedurak xedapen bereziak izatea, inolako funtsik ez duten eskaerak berehala bideratzeko, aztertze sakona ez baitute merezi eta jasotzen dituzten herrialdeentzat, izapidetze-karga izateaz gain, errefuxiatutzat jotzeko benetako arrazoiak dituztenei kalte egiten diete.

Azkenik, erreforma hau Espainiak parte hartuko duen nazioarteko hitzarmenetan ezarritakoaren ildotik doa (Dublingo Hitzarmena eta Schengengo Hitzarmena); horietan zehazten da zein estatukideri dagokion babes-eskaerak aztertzea.

Hirugarrenik, babes-eskaerari uko egitearen ondorioen aldaketa aztertzen da.

Orain arte, ukoa jasotzen zuenak, inolako arrazoirik gabeko eskaera egin arren, bisatua eskatzen zuenak baino, hots, migrazioko prozedura arruntaz baliatzen zenak baino askoz abantaila handiagoak zeuzkan eta, hori dela eta, etorkin ekonomiko asko babes-sistemaz baliatzen zen migrazioa egiteko.

Genevako Konbentzioaren alderdiek onartu zuten hatsapenaren arabera, babes-eskaera izapidetzeko onartzen ez bada edo ezetza emanez gero, eskatzaileak Espainiatik kanpora joan behar du, Espainian sartzeko edo egoteko baldintzak betetzen ez baditu behintzat, atzerritarrentzako sistema orokorra kontuan hartuz, edo, salbuespen gisa, gizalegezko edo herri-onurako arrazoiengatik herrialdean geratzeko baimena ematen ez bazaio.

Azkenik, Lege honen 18.3 atalean dagoen xedapena Konstituzio-Auzitegiaren doktrinara egokituko da; (...)